Berriak

2021 Api 22Masifikazioa eta kudeaketa ereduak

Joan den mendetik eta zehazki Bigarren Mundu Gerratik, soziologia eta geografiak turismoaren inguruko interesa azaldu zuten eta bereziki, jarduera turistikoaren ondorio espazialetan zuen eragina aztertzeari ekin zioten. Kontuan hartu behar dugu, urrutiko leku batean kokatutako inguruak turismoaren presentzia izaten ahal duela  eta beraz eragin geografikoak izan eta lurraldean eragina zuzena izan dezakeen ekintzan bihurtzen da.

Turismoaren hazkundeak eta jarduera turistiko ezberdinen agerpenak lurraldearen ezaugarri eta ingurumen aspektuetan izan dezakeen eraginaren analisian eragin du; turismo baliabideen xedapena lurraldean, turismo eta aisi ekipamenduek eragindako transformazio espazialen azterketa, inguru naturalean eta bertako kulturan eragindako inpaktu negatibo eta positiboak azterketak, eskariaren motibazioak eragindako jomuga turistikoaren irudikapena eragiteko gaitasuna lurralde geografikoa irudi gisa ulertuta edota lurraldea, natur inguruneak eta turismoak duten harremanak.

Nola eragiten digu beraz turismoaren ezaugarri espazialak?

Osagai geofisiko eta geokulturalen balorazio sozialetik sortzen da turismoa eta beraz ingurune geografiko konkretu batean ematen den jarduera bezala agertzen da, desplazamendu bat, estantzia eta iraupen bat eskatzen duelako. 

Turismoari lotutako Ikuskera ekonomikoak askotan honen aspektu espaziala ez ikustaraztea eragin du eta beraz lurralde batean eragina izan dezakeen giza jarduera nagusi bezala berandu ikustaraztea, globalizazio ekonomikoaren erakusle handiena denean egun. Hortaz, jarduera turistikoaren ikuspegi holistikoa moduan ulertzea ezinbestekoa da.

Pertsonen mugikortasuna mugatua izan den honetan, turismoaren aspektu espazialaren ezaugarrian eragina izan du eta izan dezake hemendik aurrera gertuko jomuga turistikoetara mugatuz gure turismo jarduera eta guk sortutako gertuko eragin esparruak agerian utziaz.

Honela, jarduera turistikoaren faktore baldintzatzaileetako bat agerian utzi du berriz ere, ingurumen faktorea alegia.

Turismoa eta ondare naturalaren arteko harremana estua izan da beti. Izatez zaila egin da imajinatzea jomuga turistiko baten oinarrian inguru edo paisaia natural baten presentzia ez izatea.

Kontestu honetan, eta natur inguruak gure aisian hartu duten zentralidadea  ikusita ( osasunari lotua eta konfinamendu egoerak eragindako hausnarketa pertsonalek eraginda) ezinbestekoa suertatu da inguru hauen kudeaketa eta erabileren inguruan sortu diren kezkak eta emandako zeinbat egoeren aurrean gestio aukerak ikustea eta ideia ezberdinen ezagutzan lan egitea.

Natura babes guneen kontzeptuak denboran izandako aldaketak  erabilera publikoetan eragina izan du eta hau aldaketa sozialetan dute oinarri. Horrek gaur egun ingurune naturala ulertzeko eta bertako erabilpen arauen pertzepzioan eragina izan du eta aisialadiko erabilerak kontserbazio irizpideen gainetik jarri dira.

Hortaz, Natur guneek ( eta bereziki babestu batek) izan ditzakeen ezaugarri eta helburuen inguruan ikuspegi holistiko batetik ulertu behar dugun gestio planteamendutik abiatzea ezinbestekoa izango da.

Osasun larrialdi egoerak naturarekin harremantzeko moduak aldarazi dituen honetan Aktibatu jardunaldiak, Paisaia, ondarea eta turismoaren arteko harremanak ulertzeko lekua izan nahi du eta turismoak paisaiaren babesean eta kultur ondarean izan dezakeen eraginak ezagutu eta hauei aurre egiteko estrategia ezberdinak ezagutu; bisitarien estrategiak, zonifikazio teknikak, karga gaitasun analisiak, edota planifikazio metodoak  aukerak mahai gaineratuz.

BIZIBIZIKI PROIEKTUAK

Leitzaran bailarako kudeaketa iraunkorrerako asistentzia teknikoa

 

Ideia:

- Covid-19ak sortutako egoeren aurreran natur inguruneen kudeaketa iraunkorretako asistentzia teknikoaren beharra identifikatu zuen Bizibiziki.

Soluzioa:

- Agente ezberdinez osatutako mahai multidistiplar baten sorrera

- Masifikazio egoerak ekiditeko neurri zehatzen inplantazioa

- Mapa eta seinalizazioaren sorrera.

 

Erratzuko Xorroxingo Ur- Jauzia eta inguruen antolaketarako ikerketa

Ideia:

- Xorroxingo ur jauziaren inguruan sortutako masifikazio eta mugikortasun arazoei aurre egiteko azterketak.

Soluzioa:

- Errealitate turistikoaren diagnostikoa

- Ibilbideen analisia ( momentuko ibilbidearen analisia eta aukera berrien bilaketa)

- Karga gaitasunaren ikerketa

- Mugikortasun ikerketa

- Kudeaketarako bideragarritasun plana eta aukerak.

 

Urumeako aisialdi guneen inguruko diagnostikoa burutzea

Ideia:

- Aisialdi jarduerek sortutako egoeraren diagnostikoa egitea eta ekintza plana proposatzea.

Soluzioa:

- Ekintza planaren egikaritzea