Berriak

2022 Abu 08AKTIBATU 2022 - HAUSNARKETARAKO GARAIA

Hamar urte dira dagoeneko AKTIBATU! lehen aldiz egin zenetik, errealitate turistikoa ezagutu, garapen lokalean lan egin eta udalerri mailan aldaketak eragiteko eta proposatzeko helburu nagusiarekin. Aldi berean, erreflexiorako eta partekatzeko gune izatea eta topagune eta formakuntza aukerak eskaintzea xede zituen.  

AKTIBATU!-ren hastapenetan turismo aktiboa eta iraunkortasuna lantzeko beharrak identifikatu ziren eta urteetan aurrera egin ahala, inguratzen gaituen errealitateak eraginda, eraldaketa prozesu bat jasan du. 

Azken urteetako AKTIBATU! natur turismoa eta iraunkortasunaren sektoreko profesionalen, sektore pribatuko zein publikoko bestelako profesionalen edota turismo iraunkortasunarekin zerikusia duten ikerlariak biltzen dituen ekimena eta eztabaidarako gunea den jardunaldietan bihurtu dela esan daiteke. Eta orain zer?  

Egungo gizarte ereduak, gizarteko zenbait eredu tradizionalen agortzea agerian utzi du eta testuinguru horretan kokatzen da turismoa ere. Maxifikazio egoerak, zerbitzu eskasiak edota kalitate eta prezioaren gero eta oreka falta handiagoak horren adibide garbiak dira, esate baterako.  

Aldi berean, Covid-19ak sortutako egoerak epe luzeko hausnarketak burutzeko beharra azaleratzeaz gain tokiko estrategiak bultzatzeko kontestua bultzatu du. Nola erantzun behar dio AKTIBATU!-k kontestu berri honi?  

Helburu anitzeko jardunaldiak bezala definitzen direnez, sektore turistikoaren motibazioa izaten jarraitu behar du, guztiontzat onuragarria izan daitekeen turismo eredu baten alde eginez. Ostera, berritzailea eta eragilea izaten jarraitzea da AKTIBATU!-ren identitate eta helburua, momentuko errealitateari erantzun bat emateko gaiak aztertuz eta jorratuz. 

2022. urte honetan, AKTIBATU! jardunaldiek eraldaketa bat jasateko eta inflexio puntu bat markatzeko momentua heldu dela uste da.

Beraz, birmoldatze prozesu honetan, eraldaketa eta erreflexiorako tartea hartzea beharrezkoa izango dela uste da, aurretik esan den bezala, gizarte eta batez ere turismo sektorean mahaigaineratu diren beharrei erantzun egoki bat eman ahal izateko helburuarekin.   

Horretarako, turismo sektorearen agente, AKTIBATU!-n parte hartu duten ponente eta parte hartzaileekin elkarrizketa eta galdetegiak burutuko dira gaur egungo errealitatearen argazki bat izan eta aurrera begira landu beharreko erronka eta lan ildo nagusiak identifikatzeko asmoz.