PARTEKATU
- Ainhoa Diez de Salazar
- Ihobe - Ekoetxeak
- Ekoetxea Sareko arduraduna
Ingurumen zientzietako lizenzitura amaitu eta mundu pedagogikoan trebatu ondoren, nire motibazioa aurkitu nuen, nire bi grinak batzen zituen esparrua, ingurumena eta irakaskuntza; Ingurumen Hezkuntza.
Zazpi urtez aritu naiz ingurumen-hezitzaile moduan, mendian bertan, Aralarko Parke Naturalean sustraituta. Urte horiek emankorrak bezain biziak izan ziren.
2018an, jauzi bat egin nuen landa-lanetik kudeaketa esparrura; zehazki, Ihobek kudeatzen duen Ekoetxea Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarearen kudeaketara. Gaur egun sare horren arduraduna naiz.
Ekoetxea Sarea eraldaketa-prozesu batean dago, eta gizarte gisa aurre egin behar diegun trantsizio ekologikoaren ondoriozko erronkei erantzutea du helburu. Eraldaketa-prozesu berritzaile honen arduraduna naiz, eta gozamen hutsa da niretzat lan hori.
Txostena
Bisitarien eta informazio puntuen kudeaketa natura espazioetan- Ekoetxeetako estrategia
Martxoak 13, 11:50tan