GIDARITZA ETA INTERPRETAZIO IKASTAROA. ERRAMINTAK ETA NATURA GIDARITZAN HASTAPENA | |
Natur eta kultur ondarearen interpretaziorako formakuntza plana eta gidarien zertifikazioa. Interpret Europe erakundeak aitortutako ikastaro ofiziala. | |
| Formatzailea: Evarist March Sarlat, gidaria, formatzailea eta natur-aholkularia. Naturalwalks enpresako zuzendaria. |
| |
Lekua: Ekogunea (Donostia) Ordutegia: 09:00h-18:00h (bazkaltzeko ordubeteko atsedenaldia) Prezioa: 300€ (Prezioak Interpret Europe Elkartearen bazkidea izatea jasotzen du urte betez.) | Babesleak: |
EDUKIAK ETA HELBURUAK:
Produktu turistiko ezberdinetarako aplikatutako ondare natural eta kulturala:
- Ondare kultural eta naturalaren analisia. Mugak eta aukerak ekintzen diseinuan.
- Elementu bereizgarriak, taldeak eta baliabideak.
- Gidaritza motak, bezero potentzialak, ezaugarriak eta kontuan hartu beharreko mugak.
- Natur ondarea; beste ondare eta ekintzekin arteko harremana. Kulturalak, gastronomikoak, espiritualak …
- Gidaritza lana garraio bide ezberdin eta inguru ezberdinetan.
- Gidaritza lana eguneko momentu ezberdinetan.
Interpretaziorako erramintak:
- Ondare naturala, kulturala eta gastronomikoa ezagutzeko gertuko esperientziak bultzatzea.
- Ondare ukigarri edo ukiezinak ezagutzea.
- Fenomeno natural eta kulturalak ezagutu eta ulertaraztea.
- Ingurua balioan jartzeko elementuen identifikazioa eta hauek bultzatzeko teknikak.
- Bisitariak inguruaren interpretazioarekin izan ditzaken helburuak ezagutu eta lantzea.
- Esanahi ezberdinen papera lan interpretatiboan.
- Gidaritza lan batek izan ditzakeen paper ezberdinak ezagutzea.
- Komunikazio erremientak lantzea.
- Iraunkortasunaren txertatzea ekintza interpretatiboetan.
ZIURTAGIRIA:
Interpretazio gidariaren diploma eskuratzeko, partehartzaile guztiek ebaluaketa irizpideak gainditu eta ikastaro-saio guztietan parte hartzea beharrezkoa da. Ebaluaketa prozesuak honako atalak jasotzen ditu:
- Azterketa
- Idatzizko lana
- Ariketa praktikoa
- Kritika
INTERPRET EUROPE ELKARTEA BAZKIDE (*)
Ikastaroa burutzen duten partehartzaileek Interpret Europe elkarteko urtebeteko bazkidetza-kuota barne izango dute. Norbanako bazkideek dituzten onurak hauek dira:
- 55 herrialdetako profesionalekin networking aukerak.
- IE Newsmails, informazio-buletinen bidez eta kongresuetako akten bidezko komunikazio bidalketak.
- IE-ko inkestetan parte hartzeko aukera.
- IE-k antolatutako online-mintegietan (webinar) doako sarrera.
- IE-k eskaintzen dituen hitzaldi eta bestelako ekitaldietan tarifa murriztuak.
- IE-ko bi taldetan gehienez parte hartzeko eskubidea.
- IEko prestakuntza eta ziurtapen ikastaroetan izena emateko eskubide orokorra.
- IE-ko Batzar Nagusian bozkatzeko eskubidea.
- Norberaren webgune edota posta elektronikoetan IE-ko bazkide izatearen logotipoa txertatzeko aukera.
Izena eman |