Berriak

2021 Mai 01Tolosan garai berrietara egokitzeko turismo iraunkorreko proposamenak

Hain zailak izaten ari diren garai hauetan, non aisialdirako aukerak mugatuak dauden, beharrezkoa bihurtu da turismo jarduera bere arlo guztietan garai berrietara egokitu behar izatea. Horretarako, Tolosako Udalaren kasuan, ahalegin handia egiten ari da natur turismoa bultzatzeko modu iraunkor batean, proiektu eta bertako nahiz bisitarientzako aukera ezberdinak eskaintzeko proposamenak luzatzen. Hurrengo lerroetan, Tolosako Udalak aurkeztutako hiru proiektu ezberdin ezagutzera emango da.

Lehenik, Udalak eskaintza digitalaren aldeko apustua egin du Instagram bidez sortutako bisita gidatuekin. Hauek, udalerria ezagutzeko modu berriak eskaintzeko helburuarekin egin dira. Bisitari edota bertakoentzat dago prestatua, Tolosa gertutik ezagutzeko eta bisitatu beharreko txokoak ezagutzeko aukera eskaintzen baitu. Bisita gidatu birtual hauek bost hizkuntzetan daude garatuta.  Instagram sare sozialean sartu eta @tolosaturismoa perfileko “historia destakatuetan” izango dira eskuragai.

Informazio gehiago: Bisitatu ezazu Tolosa zure kabuz instagrameko bisita gidatua erabiliz | Tolosa Turismoa

Bestalde, Tolosako Udalak, iaz, inguruko mendi eta ibilbideen inguruko eskuorria argitaratu zuen. Ibilbide hauetan, herriko postal gehienetan ikusten den mendia, Uzturre, hiriko ikuspegi panoramikoaz gozatzeko txangoa, ezkutuan dauden ur-jauzi xarmagarriak edota altxor berde ikusgarriak ezagutzeko aukera izango da.

Eskuorri honek, bost ibilbide ezberdin proposatzen ditu Tolosa inguruan oinez egiteko; maila eta publiko guztientzat pentsatuak, zailtasunaren arabera. Ibilbide bakoitzaren fitxan, distantzia, zailtasuna, iraupena eta ibilbidearen mapa daude argitasunez adieraziak.

Informazio gehiago: Tolosa eta inguruetan egiteko 5 mendi ibilaldi | Tolosa Turismoa

Azkenik, abentura eta emozio gehiago behar duten horientzat eta bizikleta-zaletasunaren indartzeaz baliatuz, Tolosako Udaletik, honen inguruak pedal-kolpez ezagutzeko aukera ere eskaini da; Tolosaldeako mendi ibilbideez gain, gauza gehiago egin daitezkeelako ere.

Kasu honetan, 8 ibilbide zirkular (Tolosan hasi eta amaitu) proposatzen dira mendi nahiz errepide bizikletentzako.  Maila, luzera eta desnibel ezberdinetarikoak, familia edota lagun-taldearekin egiteko naturak eskaintzen duen edertasunaz gozatzeko. Gipuzkoako kostalderaino irits zaitezke, Tolosako landa auzoak ezagutu eta Nafarroako herrixkak ezagutu.

Informazio gehiago: Tolosa inguruan bizikletaz egiteko 8 ibilbide | Tolosa Turismoa

Plan hobeagorik ez baduzu, informazio gehiago edo Tolosaren inguruak ezagutzeko grina pizten bazaizu, bisitatu www.turismoa.tolosa.eus web orria.