Berriak

2017 Mar 28Nekatur-ek bere XXV. urteurrena ospatu du eta datorren lau urteetako estrategia aurkeztu du.

Euskadiko Nekazalturismo eta Landa-etxeen Elkartea den NEKATURrek, aurreko ostegunean, martxoak 23, goizeko 10etan, Gasteizko “Atariako ekintza aretoan”, Ohiko Batzar Nagusia ospatu zuen.

Goizean zehar, 2016ko ekintzen plana, kontabilitate itxiera, 2017 ekintza plana eta aurrekontua, eta garrantzitsuagoa den “Nekaturren 2017-2020 Plan estrategikoa” aurkeztu ziren. Oinarriak eta hurrengo lau urteetan egin beharreko bidea jasotzen dituen plana da. Produktu turistiko sostengagarri eta kalitatezkoa bultzatzeko ekintzak aurrera eramaten lanean jarraitu nahi da, eskaintza erakargarria edukiko duena, erabilera anitzekoa eta malgua, gure bezeroen beharrak eta aurreikuspenak asetzeko helburuarekin, benekotasuna eta berrikuntza desberdintasun ikur bezela edukiaz, eta errentagarria ekonomikoki gure ostatuentzako eta landa guneko beste eragileentzako.          13:30etan, Eusko Jaurlaritzako, hiru Foru Aldundietako eta beste erakundeetako ordezkariei ongietorria egin zien Nekaturreko lehendakaria den Aitor Ibaibarriaga Goikoetxeak, eta bere parte-hartzean, besteak beste, Nekaturrek XXV. Urteurrena bete duela gogorarazi zuen, urte guzti hauetan edukitako lorpenak aipatuz.   Administrazioko ordezkariei dagokionez, honakoak parte hartu zuten: Arabako Foru Aldundiko lan sustapena, merkaturaketa eta Turismo Ahalduna den Cristina Gonzalez; Eusko Jaurlaritzako Landa, Itsasertzeko eta Europar politiken Garapeneko Zuzendaria den Irma Basterra;   Eusko Jaurlaritzakoo Turismo Zuzendaria den Maider Echevarria; Gipuzkoako Foru Alduniko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaria den Xabier Arruti, eta Aldundi berdineko Turismo Zuzendaria den Maite Cruzado; eta azkenik, Foru Aldundia ordezkatuz Nekazaritzako Zuzendaria den Lucia Isla. Ekitaldia probestuz, Nekaturren sustapen bideo berria jarri genuen, non bere xedea Euskadi eta gure Nekazalturismo eta Landa-etxeak norako turistiko bezela sustatzea den, eta gure bezeroak izan daitezkenei Euskadin dagoen landa ostatu eta baliabide turistiko eskaintza zabalaren berri ematea.