Berriak

2022 Abe 22ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

Dakizuen moduan, Bizibiziki taldea, AKTIBATU! Jardunaldien sortzaile eta antolatzaile nagusi bezala eta hauen 10. urteurrenarekin bat eginez, 2022 urte honetan, erreflexio sakon bat egiteko momentu bezala hartu eta Euskal Herriko natura turismoaren gaur egungo errealitatearen eta honek etorkizunean izango dituen klabeen ikerketa batean lanean gabiltz. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko natura turismoa sektoreko eragile publiko eta pribatu anitzekin biltzen hari gera natura turismoaren eta jasangarritasunaren etorkizuneko erronka eta errealitatearen klabeak identifikatzeko asmoa funts bezala izanik. Aldi berean, natura turismoaren inguruan egiten diren jardunaldien izaera ere aztertu eta hauen papera birplanteatzeko momentua den ere mahaigaineratu nahi dugu.

Oraindik lanean jarraitzen dugu burubelarri; baita eragile gehiagorekin biltzeko asmoz ere, baina urtea amaitu baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu orain arte AKTIBATU!2022 posible egiten hari zareten guztiei, zuen ekarpen eta klabeak gurekin elkarbanatzeko aukera emateagatik. Eskerrik asko Nicolás García Borreguero eta Nerea del Moral Bilbao (Urdaibai Reserva de la Biosfera), Idoia Ezkurdia Iturriotz (NEKATUR - Asociación de Alojamiento Rural de Euskadi), Leire Barriuso (Euskal Kostaldeko Geoparkea), Jon Asua Aberasturi (Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco), Jonathan Rubines Garcia eta Joseba Carreras (Diputación Foral de Alava - Arabako Foru Aldundia), Nahikari Uriarte (Cederna - Garalur), Denis Vincens (Mendi Gaiak - Mendiko Giden Elkartea), Ana Villanueva Soriano (ATRAE - ULLE GORRI TRAVEL - THE LAND OF THE BASQUE EXPERIENCE), Arantxa Arregui (NASUVINSA - Lursarea), Naiara Malave (Aktiba, Asociación de Empresas de Turismo Activo de Euskadi), Xabier Eleizegi Uranga eta Mikel Zabala Lasa (Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa ), victor ruiz de erentxun (UR 2000), Iker Urzelai (BASQUETOUR), Patxi Saenz (Gobierno de Navarra), Mikel Albisu (Asociación Turística Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa), Daniel Olzomendi (Euskal Hirigune Elkargoa), Stephany Pagola (Elkargoko Turismo Bulegoa) eta Josy Arrossagaray (Chalets D'Iraty).

Gainera, jardunaldien inguruan egin genuen inkesta erantzuteko tartea izan dezutenei ere bihotzez eskertu nahi dizuegu.

Ikerketa prozesu honen emaitzak eta identifikatu ditugun erronkak 2023-ko Urtarrilaren 26-an Euskadiko Ekoturismo VI. Foroan aurkeztuko dizkizuegu, natura turismoaren etorkizuneko norabidea zein izango den ikustaratzeko asmoz.