Osasun larrialdi egoerak, denek denen beharra daukagula azaleratu du. Enpresa txikientzak babes neurriak, protokolo globalen inplementazioa edota ikuspegi holistikotik lan egitearen beharra ezinbesteko elementuak direla ikusteko aukera izan dugu, betoi ere sektorearen jarraipena bermatzeko.
Aktibatu jardunaldiak etorkizuneko erronkak elkarbanatzeko gunea bihurtu nahi du. Turismo jarduera antolatu eta arautu baten alde lan egiteko erronka duten Euskal Herriko natura turismoaren inguruan biltzen diren elkarte ezberdinen iritziak entzun, jakintza partekatu eta gure lurraldearen garapen iraunkorrean eragiteko estrategiak lantzeko gune izan nahi du.
Maiatzaren 5eko Aktibatu2021! Jardunaldian izango ditugun hizlariek gaiaren inguruan eta erronka orokorrez gain, beste gai hauen inguruan ere beraien erronkei buruz mintzatuko dira:
Aktiba elkarteko lehendakariak, Jabier Fuertes-ek, protokoloen garrantziaz eta Natur Inguruneetan ematen diren jardueren erronka nagusiak zeintzuk diren azalduko digu. | Baztan Bidasoa Turismo Elkarteko Mikel Albisuk bertako agenteen parte hartzearen garrantzia tokiko turismo elkarteen inguruko ikuspegia azaldu eta Covid-19aren ondorioz elkartetik martxan jarritako azken proiektuak aurkeztuko dizkigu.
| ATRAE, Agencias Turísticas Receptivas Asociadas de Euskadi-ko zuzendariak, Lorea Uranga Larrañagak natur turismoak euskadin dituen aukerak non ikusten dituen agertuko digu. | Nekatur-eko gerenteak, Idoia Ezkurdia-k, Covid-19ak eragindako aldaketen ondorioz, gertuko bisitariak duen garrantzia azalduko digu; zein aldaketa edota estrategia ematen diren gai honen inguruan. |
Turismo, Natura eta Ondarearen kontseilariak, Daniel Olzomendi-k, Elkargoaren ikuspuntutik antolaketa bateratu batek turismoan izan duen eragina azaldu eta ildo horretan egiten diren lanak aurkeztuko dizkigu. Bestetik, informazio puntuen helburu eta erronkak azalduko dizkigu egituraren ikuspuntutik. | Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Ekintzaileen Elkarteko Abokatu eta Idazkari Nagusia-k, Nacho Calvo-k, beraien lan egiteko modua azalduko digu kide ezberdinen artean erlazioak sorrarazteko eta Gaturi Proiektuari buruz ere hitz egingo digu. |