Berriak

2022 Eka 29Aktibaturen 10. urteurrena

Gaur, @aktibatu-ren I. Edizioaren 10. urteurrena ospatu nahi dugu zuekin!

2013. urtean egin genuen @aktibatu-ren lehen edizioa, natur turismoaren eta jasangarritasunaren inguruko hausnarketak, esperientziak partekatzeko espazioak sortu, Euskal Herriko sektore publiko-pribatuaren topagunea izan eta sektoreak dituen etengabeko aldaketak ahalbidetzeko helburuarekin.

10 urtez jarraian egin diren jardunaldiek, ikaste prozesu bat sortu, bertakoa nabarmendu eta sareak sortu ondoren, @aktibatu-ren 10. urteurrenean, erreflexiorako momentu bat hartzeko beharra ikusi da, bizi berri dugun pandemiaren ostean, sortutako beharrei erantzun bat eman eta jardunaldien papera birformulatzeko.

Berrikuntza, eraldaketa, hausnarketarako guneen sorrera, natur turismo eta iraunkortasuna sustatzea eta sektoreko enpresen arteko lankidetza sendotzearen funts, esentzia eta helburuak mantenduz beti ere.

Mila esker 10 urte hauetan gurekin egon zareten guztioi.Laister berri gehiago