Berriak

2023 Urt 23AKTIBATU!2022-REN AURKEZPENA

AKTIBATU!-ren X. edizioa amaitu da. 

AKTIBATU!-ren 2022. urteko X. edizioa bere amaierara iristen ari da dagoeneko eta erreflexio momentu honi itxiera eman nahi diogu. Lanketa luze bat egin ondoren, ikerketa hau amaitutzat eman eta emaitzak aztertu eta aurkeztego garaia heldu da. 

Amaitutzat ematen ditugu dagoeneko ere Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko natura turismoarekin lotura zuzena duten erreferentziazko eragileekin bilkurak egiteari, eta beste ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuegu prozesu honen parte izan zareten guztiei eta zuen denboraren tarte bat atera dezutenei edizio hau aurrera eramaten posible egiteagatik. Eskerrik asko zuei ere Marius Gutierrez (Consorcio Eder), Laurence Elicetche (CPIE Euskal Itsasbazterra), Iñaki Cortés (Kaizen Gestión),  Marina Abad (Universidad de Deusto), Maitena Ezkutari (Gobierno de Navarra), Aimar Saez de Buruaga (Red de Itinerarios Verdes de Álava), Ainhoa Diez de Salazar (Ihobe - Ekoetxeak) eta Olatz Ilarregi (Tolosaldea Garatzen). 

Anitzak izan dira AKTIBATU!-ren X. edizio honetan landu ahal izan ditugun gaiak natura turismoaren eta jasangarritasunaren inguruan: enpresa pribatu eta elkarteek natura turismoan duten papera eta honen aldeko egin beharreko aportua, eremu babestuen kudeaketa, estrategiak eta hauen gaur egungo errealitatea, lurraldearen antolaketa eta plangintza ordenatu baten eraginak jasangarritasun eta babesaren markoan, Parke Naturalen kontserbazioa, sentsibilizazioa eta heziketa natur espazioetan, eragileen arteko koordinazioa, ekoturismoa eta esperientzia jasangarrien papera gaur egungo natura turismoaren ereduan, formakuntzaren papera, etab. 

Bestetik, zuei esker jaso ahal izan dugun informazioaz baliatuz, natura turismoaren eta jasangarritasunaren etorkizuneko erronka eta klabeak baditugu dagoeneko. Aldi berean, honen inguruan egiten diren jardunaldien izaera eta formatu berria zein eta nolakoa izan beharko lukeen aztertzen ari gera baita ere. 

Azkenik, eta dagoeneko adierazi dugun moduan, Basquetour-ek (Euskadiko Turismo Agentziak) Europa Biltzar Jauregian antolatu duen Euskadiko Ekoturismo VI. Foroan izango gara natura turismaoren ibilbidea zein izango den adierazteko asmoz. 

ESKERRIK ASKO!