Berriak

2023 Urt 26AKTIBATU!2022-REN AURKEZPENA - NATURA TURISMOAREN INGURUAN EGINDAKO HAUSNARKETAREN INGURUKO EMAITZEN AURKEZPENA.

Gaur, urtarrilak 26, lan-urte luze baten ondoren, AKTIBATU!-k Euskal Herriko natura turismoaren eta jasangarritasunaren errealitatearen inguruan egindako erreflexiotik eratorritako emaitzak aurkeztu ditu. 

Eta zer lortu dugu hausnarketa honetatik? Natura turismoa momentu klabe batean aurkitzen dela gure ondarearen babesean oinarritutako eta lurralde oreka bilatzen duten estrategiak garatzeko alde batetik, eta inplikatutako eragileen arteko eztabaiden beharra, bestetik. 

Era berean, momentua aprobetxatu nahi izan da AKTIBATU!-ren hurrengo jardunaldien lehen klabeak zeintzuk izango diren azaltzeko. 

Jarraian, ponentzia duzue ikusgai zuen interesa piztuko duelakoan. 

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu AKTIBATU!-ren edizio hau posible egin dezuten guztioi zuen ekarpenengatik. 

Laister arte!