Berriak

2018 Eka 28"Altzo, turismoaren sokari tiraka" proiektua, AKTIBATU 2018 proiektu deialdiko irabazlea, martxan dago.

AKTIBATU jardunaldien azken edizio honetan, turismoaren inguruko proiektu ezberdinak aurkezteko aukera eskaini zen eta Altzoko Udalaren TURISMOAREN SOKARI TIRAKA proposamena izan zen aukeratua. Honek, bi lan ildo martxan jartzea ahalbidetu zuen:

  1. Proiektuaren aurkezpena eta honen dinamizazioa AKTIBATU 2018 jardunaldien baitan (2018ko martxoaren 7an izan zen).
  2. Proiektua lantzeko Hazi Fundazioa eta Bizibiziki enpresaren eskutik aholkularitza zerbitzua eskaintzea (HAZI FUNDAZIOAK ahalbidetutako finantziazio bidez burutuko den lan dinamika izango da).

 

Altzoko Udalak, turismoari zuzenduriko ekintza ezberdinak bideratu ditu azken urtean eta orain honen balorazioa burutu eta aurrera begirako turismo ereduaren gaineko hausnarketari ekin nahi diogu. Horretarako, ezinbestekoa da turismoan agente guztien, erakundeen eta herritarren, iritziak ezagutzea eta guztion parte hartzearen bidez lan hori burutzea.

Hori dela eta, uztailaren 4ean, arratsaldeko 19:00tan, Altzoko udaletxean izango den bilkura antolatu da.